20/11/07








LEHOIA: ANIMALIEN ERREGEA




Haragijaleen ordenako felidoen familiako ugaztun handia da.

80-100cm luze, eta 70cm inguruko isatsa du, ile motots batean bukatuta. Buru handia, mutur zabala eta gorputz gihartsukoa da. Hankak eta atzaparrak ere sendoak eta indartsuak ditu.

Kolorez, hori-gorria izaten da, eta arrak garondoa eta lepoaren gaina estaltzen dion kima ugari bat du.

Lehoiak poligamoak dira eta eme bakoitzak 18tik 26 hilabetera izaten dituzte kumeak. Zoologikoetan daudenean urtean behin dute kumaldia. Haurnaldiak 110 egun irauten ditu eta batetik lau kumera izaten ditu aldi bakoitzean.
Ugaztunen haragia jaten du.

Bizi eremua Saharaz hegoaldeko Afrikako eta Indiako iparraldera mugatua du.

Lehoiak familarretan oinarritutako bizimodua dute.
Mikel Gómez

No hay comentarios: