9/2/08

Bitaminak

A bitamina.Landareen zati berdeetan , azenario, piper, tomate, laranja eta beste fruta batzuetan , arrautza gorringoan , esnean , gurinean eta arrainen olioetan dago.
Gure janarietan A bitamina falta bada, itsusu egin gaitezke, eta hazkundea eten egiten da.
B bitamina. Lekarien azalean dago . Falta izanez gero , beriberi izeneko gaitza sortzen da. Nerbio sistemaren gain du eragina gaitz horrek (sentsibilitate falta eta paralisia eragiten ditu). Europan ez da ugaria gaitz hau , baina bai Asian eta arroza elikagai nagusitzat duten herrialdeetan , hau azalik gabe jatean sortzen baita.
C bitamina. Limoian,laranjan,tomatean, leka berdeetan eta esnean dago . C bitamina ezak eskorbutoa , sortzen du (odolajarioa hortz inguruetan , mantxak gorputzean , hortzak erortzea, sinkopeak eta heriotza).Ohikoa zen hainbat hilabetetarako itsasoratzen ziren
garai bateko arrantzaeengan.
D bitamina.A bitaminarekin batera agertzen da normalean.D bitamina ezak errakitismoa sortzen du, eta eskeletoa behar den adina ez kalzifikatzea du ezaugarri nagusia; hezur luzeak bigindu egiten dira , eta errazago hartzen dute arku forma.Gaitz hori tratatzeko , bakailao gibeleko olioa erabiltzen da aspalditik.

No hay comentarios: